Tag Archives: lan baldintzak

Limiteez, elkar laguntzeaz,kuotez, engainuez, minaz, arduraz eta elkarlanaz pare bat gauza Atutxa andereari

Atzo goizean kafetxoa aurrean nuela ondoko titularra irakurriz esnatu nintzen bapatean, kaferik probatu ere egin gabe:

Itxaso Titularra brutala da, baita albistean jasotzen diren hitzak ere:

“La presidenta del PNV de Bizkaia, Itxaso Atutxa, indicó ayer en Basauri que el PNV no hará «demagogia barata» como, a su juicio, realiza «algún sindicato que solo siembra miedo para recoger nuevos afiliados, lo que es su prioridad», en alusión a ELA. «Que prefieren llevar al límite a las empresas para conseguir nuevas cuotas antes de arrimar el hombro. Eso no solo os engañan, sino que nos hacen daño. Les pido responsabilidad y les ofrezco trabajo compartido», añadió.”

Arratsaldean lanera joan nintzen beti bezela. Atzo, beste mila gauzen artean, Antzuola inguruko herri-lanetara kamioiarekin joatea tokatu zitzaidan . Bare bat merkantzia entregatzera. Uste baina azkarrago topatu nuen merkantzia entregatu behar nuen tokia. AHTren zubi baten gainetik Zumarraga-Bergara autobideko beste zubi bat egiten ari diren tokian. Enpresako behargin bat ere segituan topatu nuen eta bere nagusia zetorren bitartean solasean aritu ginen.

Ez zekien bi lanetatik (AHT-Autobidea) zeinean ari zen lanean. “La autovía va por debajo del tren” berak. Nik ezetz, alderantziz dela. “Pues juraría que nosotros estamos haciendo lo del tren…”. Mendian gora eta behera zebiltzan kamioen burrunbaren artean esan nion nik dudan bertigoarekin ezingo nukeela horrela ibili. “A todo te acostumbras” berak. “Hoy he empezado la jornada a las 5:30 y aquí sigo”. Arratsaldeko 18:00rak ziren une horretan. “Y terminas ya?” nik, inuxente. “No! Hasta las 21:00-21:30 aquí seguiremos. Qué le vas a hacer?””Y mañana?” nik. “Otra vez a las 5:30. Así día tras día. A todo te acostumbras… qué le voy a hacer? Se me da mejor hacer esto que robar” esanez amaitu zuen solasaldia nagusia azaldu den une berean.

Atutxa anderea: solasaldi hori denbora asko ez dela frenurik gabe zebilen kamioi baten istripuan langile bat hil z(en)uten tokitik metro gutxitara izan da. Ez dut Iñaki Alkorta Lasartear gaztearen omenezko plaka edo oroitarririk ikusi inguruan, Atutxa anderea. Ez dut limitera eramandako enpresarik topatu bidean. Limitera eramandako langileak bai. Hamabost lanorduko egunak dituztenak, edozer jasatera ohitzen direnak, frenurik gabeko kamioietan mendian behera joatera behartuak izaten direnak, trenbide bat edo autobide bat egiten ari diren ez dakitenak… eta ELAko sikario maltzurrek sortutako beldurraren arrastorik ez Atutxa anderea… zuk ordezkatzen duzun patronalak sortutako sarraskia eta zapalkuntza bai, Atutxa anderea. Kuota berriak poltsikoratzen trebeak zure aldekoak dira Atutxa anderea, ez ELA sindikatukoak. Herrilan bakoitzarekin jasotzen dituzte beraien kuotak zuk ordezkatzen dituzun hoiek. Zuek banatzen dizkiezue kuotak zuen artekoei. Bertako langileen eskubideen kontura gainera. Lan baldintza nazkagarrietan lan egitera behartuz betetzen dituzte patrikak zuk ordezkatzen dituzun hoiek. AHTko lanetan, Deskargako autobidean edo Tabakalerako eraikinean lanean ari direnen eskubideak zanpatuz lortzen dituzte zuk ordezkatuek beraien xoxak. Aurpegia galanta behar da izan horrelakoak irakurri eta beldurra ELAk zabaltzen duela esateko. Ulertuko al zenuke, Atutxa anderea, langile bat 15-16 ordutan lanean aritzea, goseari, banketxeari, nagusiari beldurrik izango ez balio? Beldurra zuk eta zuk ordezkatuek zabaltzen duzue. Frenurik ez duen kamioi batera igotzeak sortzen duen beldurra gainditzen duzue.

Eta ELA Sindikatukook ahal deguna egiten degu, ez nahi genukeen hainbat. Eskeini iezaiozu gaurko nere solaskideari eta bere lankideei zure “trabajo compartido” hori, eskertuko dizu Atutxa anderea. Zuk aukeratu duzu herritar gehiengoaren eskubideak defendatzeari utzi eta eliteen pribilegioen alde egitea. Zuk aukeratu duzu herritarron boza zabaltzeari utzi eta lehendik milaka bozgorailu dituen %1 zanpatzailearen enegarren bozgorailu izatea. ELA sindikatuaren aukera zuk ordezkatzen dituzun hoiek mutututakoen ahotsa entzun eta zabaltzea da; zure  jendearen erasopean ditugun eskubideak babestea. Ezin da elkarlanik egon kontrako interesak ditugunon artean.

Nire solaskideak ondo esan duen bezela guk lapurretan ibiltzeko baino erreztasun haundiagoa dugu lanerako, Atutxa anderea. Guk.

Ordezkari sindikalaren ipuin anakronikoa

Enpresako ordezkari sindikala urduri zegoen ostiral horretan. Umeak enegarrenez amonarenean utzi eta lantokira goizean goiz. Gerentearekin bilera. 
Ez zuen gauza haundirik esan behar, edo hori uste zuen,  bilera horretan. Ez zuen espero (ezta nahi ere) 10 minutu baina gehiagoko bilera izatea. Eskuartean zeukan paper zorro barneko lau orri eskaseko idatzia gerenteari entregatzea zuen helburu. Lantokiko hitzarmen kolektibo berriaren proposamena zen. 
Gerenteak hartze-agiria sinatzea zuen helburu bakar. Ez bait zuen duela gutxi egin behar izan zen bezala 27€ gastatu nahi burofax bat enpresari bidaltzeko.
Lantokira iritsi, birritan arnasa sakon hartu eta bulegorako eskilaretan gora joan zen lankideei irrifar behartu batekin lasaitasun itsura bat adierazi nahian.
Eta hamar minutukoa izan behar zuen bilera pare bat ordu luzatu zen…
Ez zuten hitzarmen proposamenaz apenas hitzik egin. Koiuntura ekonomikoa, salneurrien gora-beherak, langabezia, kooperatibismoa… munduari errepaso ederra eman zioten gerenteak eta ordezkari sindikalak. Biak parez-pare, elkarrizketa absurdo horretan oso eroso eta gustura zeudenaren plantak egiten bata eta bestea.  Tartetxo bat izan zuten halere lantokiaz hitzegiteko:
– Jakin ezak nere helburu bakarra lantoki hau eta bertako lanpostuak urte luzez bertan mantentzea dekela. Horretarako ari gaituk lanean – gerenteak serio.
– Helburu bakarra hori al duk? – sindikalistak-. Nik helburu bakar hori baina gehiago bait dizkiat. Hemengo lan baldintzekin nik eta etxekoek bizileku bat eta jatekoa edukitzea ere bazeukeat helburu gisa, besteak beste.
– Baina hire beharrei erantzutea ezinezko izango duk lantoki hau isten baduk ezta?
– Bai horixe. Baina lantoki honek hemen jarraitzeko 800€ ordaindu behar bazizkiak enpresak umeek jango diate, baina nik jateko adina ez zaiguk iritsiko.
– Bueno, hobea izango duk behintzat umeek jatea ezta?
Esan bezala elkarrizketak asko iraun zuen, baina ez zuen apenas ezertarako balio izan. Hartze-agiria sinatuta atera zen behintzat sindikalista. Bilera amaitu izanagatik pozik, lasaiago, baina entzundakoengatik burua lehertzear zuela.
Amonarenera bidean damutu egin zen soldata muga 800€ tan jarri izanagatik… zer erantzungo ote lioke gerenteak muga hori 400€tan jarri eta esan balu bi umeetatik bati jaten emateko besterik ez zitzaiola iritsiko bota balio? Hobea zela bitik batek behintzat jatekorik edukitzea? 
Aurreko gauean loa ezin harturik zebilela irakurri zuen Zuzeuko artikulua etorri zitzaion burura orduan…
 
 
  • “…Krisi garaian gaude-eta “proletargoa” letargotik esnatuta altxatzen da zapaltzen duen burgesaren aurka. Ni naiz, edo jada zail xamarra da sinisten ipuin hau? Proletargoaren eta burgesarena dinot. 2013an Euskal Herrian binomio hori aipatzen jarraitzea ez al da anakronikoa eta gezurrezkoa?…”
Gosea eta mixeria gorria anakroniko noiz izango ote ziren pentsatu zuen. Enpresa zutik mantendu eta honek sortutako aberastasuna gutxi batzuei banatzeko esplotazioa eta lan baldintza nazkagarriak gezurrezko noiz izango ote ziren pentsatu zuen ere. Batzuek inposatu nahi duten ohianeko legeari aurre nola egin?

Ordezkari sindikala 
minduta gelditu zen. Inoiz ez bait zuen hain gertuko sentitu, hain justifikatua ikusi eskubideak babesteko belarrondokoka hastea.  Hori ere anakroniko omen ordea…